Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

1926-11-05ean sortua

 

Makatzaren hostoak

egunetik egunera gorriago.

Esadazu zer ari den odoletan.

Uda ez

uda goiz joan baita.

Herrixka ez

herrixka bere kamioan mozkorrik egon arren

ez baita erori.

Nire bihotza ez

nire bihotzari ez baitario

arnika-loreari baino odol gehiago.

 

Inor ez da zendu azken hilean

ez eta behar bezain zorionekoa izan

atzerrirako lan-baimenen bat lortzeko.

Guk zopa hazkurri dugula

ez diegu lastategian lo egiten utzi

azaroan ohi den baino

pentsamendu suizida gehiagori.

Esadazu zer ari den odoletan

zuk ilunetan dakusazun horrek.

 

Mozkinek mozturiko

munduko eskuak

ari dira odoletan

sarraskien karriketan.