Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Ozenki

 

Bat mendiekin

amets egiten duena

biharamunean

burokrata-ahotsez mintzo da

 

Beste bat inor molestatzen ausartzen ez dena

parke batean aparkatutako

tanke bat bezala lotan

ume-ahotsez desenkusatuko da

beti esanekoa izan dela baieztatuz

 

Hirugarren batek loezinari gaina harturik

imajinatzen du kastore bat dela

eta zaunka egiten du bileretan

beharrizanaren izenean

 

Harakoak amesgaiztoetan

historia aldaezina dela ikusten duenak

azalduko du irakasle baten gisa

zehazki zer behar den

aurrera egiteko

 

Poemari belarrira

idazten dizkiot igarkizun hauek

sekula ozenki

esan gabeak