Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Zuhaitz genealogikoa

 

Besoak luzexkoak dituzu

esan zuen dendariak

pozik doitasun-irizpide

kritikoak erabiltzeagatik

berokia erostera joan nintzenean.

 

Oinazpi sobera gorak dituzu

esan zidan emakume batek

duela berrogei urte

ama astero orraztera etorri

eta podologiaz zertxobait zekien hark.

 

Bai matraila indartsuak

esan zuen austriar haginlariak

burua atzera eta aho zabalik nengoela

hortz bat erauzten utzi nionean

Londresko iparraldean.

 

Laster tasun horiek

ezin hautemango dira

nola eta gurdia igarotzean

belartzan pausatzen diren

hauts-laino zuriko printzak bezala

           behien belartza

           auzoko zaldiaren belartza

           bi ardiren belartza

           oiloen belartza

           hiru sagarrondoren belartza

           nire arbasoek segaz moztutako

           serbiar belartza

 

Beso luzexkoak ditut

haien luzerak

lagunduko zidakeen segan.