Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Berriro ekin

 

Astiro ordu txikiek

                      egunsentia marrazten dute bere lekatik

 

mutilaren azalak zapore gazia du

olatuak gailur batean hausten dira

harribilak jaurtiz

haitzetara

tirainak xurgatzen ditu

haitzetatik            hondoetara

azalak mutilaren zapore gazia du

olatuak gailur batean hausten dira

harribilak jaurtiz

 

egunsentiak lepoa egiten dio arrazoiari

bere ezpata ezartzen du

eromenaren sorbaldaren gainean

 

eromena

                      arnasa puskak mozteko

                      itsasoaren eta eguzkiaren artean

                      eta berriro ekiteko

                      dorre-tankerako bidaia bati