Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Landa-eremuko emigrazioa

 

Goizak amak dira

beren pentzeak hazten

izara ikusezinak

arboladian barrena lehortzen

eta harri lurruntsuak maiseatzen

eguzki- eta loaldi-ipuinekin

 

Arratsaldeek hesolak sartzen zituzten

oiloak zaintzen

mokoa belardi hazian sarturik

beren hodei harroputzak biltzen zituzten

eta grina burrunbatsuz ekiten

ama hazkurri-emaileei

 

Eguna joan eguna etorri

goiza eta arratsaldea juntatzen ziren

belarra eta hostoak hazten

eta gerba berde zipatuak

erortzen ziren gure intxaurrondotik

beldar hilak antzo