Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Urrutiko herrixka

 

Mendiak gupidagabeak dira

euriarekin lurmentzen ari da elurra

leia egingo du berriro.

 

Kafetxean bi arrotz

eskusoinua jotzen ari dira

eta gizonez beteriko gela kantuan.

 

Ahaireek betetzen dituzte

bihotzeko zakuak

begietako askak.

 

Hitzek betetzen dituzte

belarrien artean

marruka ari diren ukuiluak.

 

Musikak tipiltzen ditu kokospeak

askatzen giltzadurak

erreumarako sendabide bakarra da.

 

Musikak garbitzen ditu azkazalak

leuntzen eskuak

berdintzen kailuak.

 

Gizonez beteriko gela bat,

azienda zipatutik, gasoiletik,

betiereko palakadetatik etorriak guztiak,

 

ferekatzen ari da

amodiozko kanta baten ahairea

esku goxoz.

 

Eskuturretatik alde egin dute nireek

eta mendiak zeharkatzen ari dira

zure bularren xerka.

 

Kafetxean bi arrotz

eskusoinua jotzen ari dira

euriarekin lurmentzen ari da elurra.