Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Udaberria Alpeetan

 

Sega ari da lanean

etxe horretako leihoetan argia dago

lehen belarra

nor galtzen ari da gau hau?

elaiak iritsi dira

okaranaren adaburuak

denak galtzen ari dira

orratz-begien puntuak dira

loraldiaren akupunturak

mila kilometro hegoaldera etxe horretan

ez dago anestesiarik zaurituentzat

elaiak badoaz

gizakiak hiltzeko gertu daude

telefono-kableen artean

udaberriko belarra ari du

leihoak ilun daude

erostaka hasi behar genuke

okaran-urtea izan daiteke aurtengoa

hosto berriak

herri setiatuak

txikiak ama bortxatu eta hil dioten haur baten

azkazal maitagarriak bezain txikiak

loraldi zuriko akupunturak

eta lastategiko oholak

non elaiek habia egiten baitute

gurutzearen zur berekoak dira

segan ari naiz udaberriko belarretan

non Kristo hiltzen baita

lore ahozabal argituen artean

zeru zohardian.