Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Autopotreta 1914-1918

 

Orain iduri du hurbil-hurbila ukan nuela gerla hura

Hura finitu eta zortzi urtetarat sortua nauzu

Greba orokorra azpiratua zutelarik.

 

Haatik argi-zirten eta metrailaren ondoan sortu nintzen

Lubaki-zoletako oholen gainean

Gorputzik gabeko zango-besoen artean.

 

Hildakoen behakotik sortu nintzen

Aire pozoituz troxatua

Eta lurpeko gerizatoki batean elikatua.

 

Bizirik irauteko esperantza hutsala izan nintzen

Lokatza nuela eri erakuslearen eta pototsaren artean

Abbeville-tik hurran sortua.

 

Ene bizialdiko lehen urtean

Biblia ttipi bateko orrien artean bizi izan nintzen

Zakuto kaki batean galkaturik.

 

Ene bizialdiko bigarren urtean

Emazte baten hiru potretekin batera bizi izan nintzen

Armadaren ordainsari-liburuxkaren barruan

 

Ene bizialdiko hirugarren urtean

1918ko hazilaren 11n goizeko 11etan

Izan zitekeen guzia bilakatu nintzen

 

Ikusteko parada ukan aitzin

Negar egiteko parada ukan aitzin

Gosetzeko parada ukan aitzin

 

Heroientzat bizileku izateko egokitutako mundua izan nintzen.