Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Elurra

 

Azaroan

pinudi

arboladi teilatu eta hesietan

habia egitera etorritako

txori oro-estalgarria

aienatuko da laster.

 

Haren hego zuriak

xehaturik dautza

zeru berdean

non izarrak hatz-belarrak baitira.

 

Bihar

haren azken bihia

desagertuko da gatza haragian nola

eta berehala ikusiko dut

gure negua izorratzera etorri zelarik

hautsi zuen

zuhaiztia.