Poesia kaiera
Poesia kaiera
John Berger
itzulpena: Iņigo Roque Eguzkitza
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-33-4
John Berger
1926-2017
 
 

 

Arboladia

 

Itsasora bidean

arboladi bat igaro nuen

 

fruta-arbolen adarrak

nahaspilaturik zeuden

itsas haize

nagusiaren mende

 

orobat haien itzalak

 

egun horretan ez zebilen haizerik

 

fruta-arbolen artean behiek

saihetsak astintzen zituzten eguzkitan

euliak uxatzeko

 

itzalen nahaspilan bitxiloreek

pentsarazi didate

nola ireki zitekeen hondar-ale bat

petalo zuriak irradiatuz

ale laru irekitik

 

arboladiaren hegian

nire burmuinaren kolorekoa zen

arbola baten beranduko lorea

arrosa zuri bat argiz eta odolez titatua

 

burmuin bateko pentsuek

ikusezin diraute

hitzek haiek azaleratu artean

 

pentsu dut:

egunero arboladi honek

enbata batean

           parte hartzen du.