Bildumaren zerrendara itzuli

 

 

Aborto izan zen bati

 

Itsusia zara, mutiko,

eta ez dakizu,

baina eskubide oro duzu

horrelako era goibelez

behatzeko;

ausentzietako hainbeste urte

deskribatzeko hitzak

ez ditut aurkitzen.

Ez duzu ama ezagutzen,

eta hori ona da.

Ez duzu aita ezagutzen,

eta hori ere ona da.

Ezagutuko bazenitu

biziari gorroto izanen zenioke.

Egundoko kaikuak dina biak

zu jaiotzen uzteagatik,

zure geroa jakinez gero.

Eskubide oro duzu, mutiko,

horrelako era goibelez

behatzeko.

 

 

© Joakin Balentzia

 


www.susa-literatura.eus