Bildumaren zerrendara itzuli

 

 

Amodioa ezkutatzen da

 

Amodioa ezkutatzen da

tela preziatuen artean,

lotsati, umil;

gauean da jabea,

oihurik gabe,

iluntasuna menperatuz.

Pizten da argia gero

eta nekez ikusten da

izan dena.

Porrot eginda,

zuhaitz hautsia

eta zulo beltza

ixten da berehala,

kupidarik gabe,

ederra, harroa,

bere fruitua

helduz gero.

 

 

© Joakin Balentzia

 


www.susa-literatura.eus