Bildumaren zerrendara itzuli

 

 

Gerra dela eta

 

Gerratik entusiasmatu itzuli zen,

ez bizirik atera zelako,

irabazi genuelako ezta ere,

erahiltzen ikasi zuelako baizik.

 

Denok gose izan ginen gero,

miseria latzean,

baina berak erahiltzen jarraitzen zuen,

aberats bihurtuz

beste gerra bat prestatzerakoan.

 

 

© Joakin Balentzia

 


www.susa-literatura.eus