Bildumaren zerrendara itzuli

 

 

Torturapean egon naiz

 

Torturapean egon naiz,

kontzientziaren ezabatzea,

pertsona akitzea,

sufrimenduaren mamuak

hitz egiteko modua;

morea, gorria, beltza

dira koloreak,

torturaren koloreak.

Odolik gabe

egon naiz torturapean,

nire burua

txakurren eskuetan;

garrasika hasi nintzen,

atearen kontra

kolpeka

eta behin eta berriz

sartu zidaten

kimikazko fruitua

torturapean.

 

Lagunei dei egin nien,

heriotzaren beldur,

baina ez ziren agertu;

ezta heriotza ere.

Torturapean egon naiz,

sufrimenduaren mamuak

hitz egiteko modua.

 

 

© Joakin Balentzia

 


www.susa-literatura.eus