Bildumaren zerrendara itzuli

 

 

Arrano bat hegan

 

Arrano bat hegan ikusi dut,

solemneki,

zelatan zegoela zirudien,

suge, sagu eta bizitza txarreko

jendearen bila;

baina ez zuen bere jarrera duina galtzen.

 

Bere begiradapean ni agertzean

ez da bat ere arduratu,

menperatutako bere paisaiaren

parte egin dut,

harri edo lore baten antzera...

 

 

© Joakin Balentzia

 


www.susa-literatura.eus