Bildumaren zerrendara itzuli

 

 

Itzalik gabeko zuhaitza

 

Itzalik gabeko zuhaitza,

antzu eta hila,

heriotzaren beraren irudia,

baina tente eta lerdena.

Bertan txoriek kaka egiten

inon baino gustorago,

antzu eta hila,

itzalik gabeko zuhaitza.

 

 

© Joakin Balentzia

 


www.susa-literatura.eus