Suntsitua
Arrastorik utzi gabe suntsitu zen,
hegoaldeko mutil hura,
beltzaran eta pottoloa,
betaurrekodun eta bihotz pasionatua.
Ezin dugu erran jakintsuegia zenik,
baina bere amak, beltzarana bera,
baietz sinets zezala eta
bere lagunek ere maitatzeko nahikoa.
Egun hartan marea gorak
haren berri galdetu zuen
baina erantzunik ez.
Iragarritako orduan itsasoa jeitsi zen
goibel eta etsiturik.
Senide eta lagunak bere bila joan ziren
esperantza piskat mantentzekotan.
Haizeari eta hodeiei haren berri
itaunduz gero, beren bihotzetan aurkitu zuten erantzuna.
Baina ezin zuten amorrazioa mugatu
eta norbaitek istorio estrainioak
asmatu zituen nonbait,
traizio eta azpilanetako kontu likitsak,
anaien artean, ahaztuak jadanik.
Gaur berriro ere itsasoak
marea gora guztietan
galdetezen du
hegoaldeko mutil beltzaran hartaz.
Arrastorik gabe suntsitu zen,
baina denok dakigu hil zutela
eta amorrazioa birpizten da
marea gorarekin batera.
© Joakin Balentzia