Bildumaren zerrendara itzuli

 

 

Iraultzeko garata

 

Iraultzeko garaia akitzen den unean

eta iluntasun eta beldurrari buruzko

kontuak eman behar direnean,

ez dakit zer erran lagunei;

mintzatu ezin izan zitzaizkidanez

pentsatzen ari naiz

eta ez dut jakin nahi

zer erranen zuten ordukoan.

Hobe da ihes egitea eta,

leiho estu batetik agerturik,

eguzkiari so egitea,

hainbeste ordutan zehar

isiltaunaren mehatxupean

ibiltzea baino.

Etendako kaminoen ordua da,

kontrol zorrotzen pean,

eta ekaitza pasatzeari itxaron behar zaio.

Ez dago atxakiarik.

Saiatzea da kontua;

ea hantxe nengoen, niri galdetzean,

ez naizela gogoratzen

erantzunen diet, baina ondoren,

beraiek nahi dutenez gero

eta iraungi baino lehen,

baietz errateko prest nagoela,

erranen diet, noski.

Iluntasun eta beldurrari buruzko

kontuak eman beharra dauzkat eta.

 

 

© Joakin Balentzia

 


www.susa-literatura.eus