Bildumaren zerrendara itzuli

 

 

Ezin dut segi

 

Estua, larrua, izua,

ezin dut segi.

Marroia morroia

eta ni

moreaz jantzita.

Herabe naiz

baina ez koldarra,

adarra, sukarra,

ezin dut segi.

Zigorra izan da

niretzat hori,

zure musu pozointsua;

besarkada edo

ostikada, ez dakit.

Estua, larrua, izua,

ezin dut segi.

 

 

© Joakin Balentzia

 


www.susa-literatura.eus