Bildumaren zerrendara itzuli

 

 

Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan

 

Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan;

han zegonan iluntasun gozoa,

bakartasunaren paradisua.

Eta hik lagundu hidan

muga hartaraino,

loreak haizera jaurtikiz,

saltoka eta kantari.

Hura zunan hainbat bilatu

nahi nuen amaiera,

amildegiko aho beltzean,

eta hi nire ondoan

irri egiten henbilen,

hi, barre zintzoa,

munduaren egia,

denboraren zentzua,

hi haiz, ene sorgina,

eta ene patua isolamendua.

 

Mundu ezagun bat bukatuko zela

gaur antzematen dinat

hire bihotzaren taupadekin batera.

Horregatik gaur

gozoz laztantzen dinat

ene bakartasuna,

hi bizirik nonbait hagoela

dakidanez gero,

nire zain

nire bila,

nitaz oroitzen,

baina arras hilik ez.

 

 

© Joakin Balentzia

 


www.susa-literatura.eus