Ohizko garrasiak
Ohizko garrasiak bota eta
guztiak beren etxeetara joan ziren.
«Eginbeharra beterik», erran zenuen.
Orain telebistek berriz jaurtikiko dute
ttu zikina
eta lo egitera joanen gara.
Ustekabeko itzalek gaua haundituko dute,
herri kondairak gehitu
eta aspaldiko ametsak
laztanduak izanen dira,
loteria erosteko ilada lumen antzera.
Orain burkoek babestuko dute
eztarri anitzen bidez oihukaturiko egia.
Nor ukituko ote du herioaren
behatz luzeak gau honetan?
«Hau luzaroko gerra da», erran zenuen.
Iluntasunak ezin dio lo eragin
hainbeste urtetako zapalkuntzari:
distira iheskor batzu,
suzko sugeen antzera,
atezatu ziren, ia hotsik gabe, apalki.
Itzalak berriro txikituko ziren
inguruko argilunekin nahasteko.
Egunsentiak berriro paratuko ditu
gauzak beren lekuetan.
© Joakin Balentzia