Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

WILLIAMSBURGEKO ZUBIA EGITEKO
ILTZEAK NONDIK ATERA DITUZTEN

 

                        Erlauntza batetik jaten ikusi dut

                        gurutzera iltzatu zutenetik.

                                                      Ezra Pound

 

Eskuekin egin zuen keinua

tantoa galdu duen pilotariak esku-ahur minberatua

hatzekin sakatzean egiten duen berbera zen.

«Jainkoa naiz eta ez begiratu niri horrela.

Egarri naiz, atera zerbait zintzurra bustitzeko.

Eztarrian gezi bat banu bezala da, jainkoarren».

 

Tabernako inork ez zuen zalantzan jarri.

Iltzeen zuloak odoletan zituen oraindik

esku-ahurretan.

Trago bakar batez hustu zuen atera zioten pozoia.

Gero, ahotsa altxatu zuenean,

masailgorritu egin zen apur bat

arotz xumearen semea

aginduak emateko jaio izan ez balitz legez:

 

«Bidali hiruzpalau gazte muinora, jainkoarren,

ea gurutzeko egurrarekin zerbait egin dezaketen:

 

zaldiko maldiko bat, kulunkaulkia, baltsaren bat,

nik al dakit, jainkoarren.

Edozer.»

 

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus