Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LUMAZKO OHEA

 

Litekeena da gezurra izatea, baina diote

azken mezularia akabatu dutela,

su eman dietela gutun guztiei eta eskola guztiei.

Badatoz ke etenaren eta leiho itxien egunak.

Agian hau izanen da nire azken askatasun hegaldia,

otutzen zaio.

Erotismo hitz polita izan arren, otutzen zaio.

Zigarreta izeki eta galdetzen dio:

«Noiz arte pentsatzen duzu geratzea?»

Eta besteak erantzuten du: «Oroitzapenak izateko

beharrezkoa den doia baino ez».

Bakoitza alde batera jiratzen da orduan

eta ez da izararena bakarrik tentsioa

hor barruan

burdinazko malgukia ez den zerbaitek

karraska egiten duenean.

Izan ere pentsio hau

eraikin osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsu

horietako bat da

itxuraz koltxoiak ere

birigarro mokokerrez

daude beteta.

 

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus