Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

OINOHARRA

 

Amarrurik gabeko argazki bat. Neska batek

ibaia zeharkatzen du aingeru baten laguntzaz.

Neskatila trentzadun alaia, barre egiten duena

argazkia berreskuratzean oroituko ez duen zerbaitez

eta ez duena imajinatu ere egiten

zer den gainera datorkiona.

Eta halere oroitzen duena

bera zela argazkiko trentzadun alaia

eta argazkian negarrez egotea nahiago lukeena,

baldin horrek argazkirik gabeko etorkizun batean

gogoratzeko moduko arrazoietan oinarritutako

zoriona ekarriko balio.

 

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus