Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

BORIS VIAN, TRUMAN CAPOTE,
ZU ETA BIOK MAHAI BATEN INGURUAN

 

Patetikoak zarete

sintzeridadea eta traiziorik eza

balore absolututzat jotzen dituzuen horiek.

Barregarriak zarete.

Barkatu baina hala zarete.

Bizitza traizio ttikiekin

eta etsaiarekin entseatu larru jotzeekin

eta ohantze arrotzekin

sostengatuko ez balitz bezala.

Oreka ez da gauza puru eta garbi bat, oreka denez

eta oreka denetik.

 

Jakina. Nik ere sinesten dut zerbaitetan.

Haiek jainkoa deitzen dioten horretan

eta zuek kasualidadea esaten diozuen horretan.

Baina ez dut uste Jainkoa denik, eta ezta

kasualidadea ere.

 

Traidore sintzeroak

Eta insintzero traidoreak

ez diot gezurrik

estimatzen zaituztedala diodanean.

 

Aitortzen dut ez naizela batere ona

erretratuak egiten, eta asmatzen dudan apurretan

da haien antz handiegia dudalako.

 

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus