Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ABENDUAK 29 ETA HOTZAK JOTA

 

Hitzordu bat. Adibidez hemen

orri zuri honetan.

Zita baten zain derrigorrezkoak diren

hitzetan pentsatuz,

bakarrik.

Beste ezertan ez. Bakarrik hitz horietan pentsatuz.

 

Jendea pilatzen ari da zubietan

bakarka edateko

binaka edatekoak diren likoreak.

 

Zaldi karrerak lurpean.

Hozkailu-kamioietako gakoetan behi haragiaren ordez

txeloak zintzilik.

Biren artean mahaian hedatu aurretik

mantel batek airean sentitzen duen poz esekia.

 

Gabonak dira, laguntza

eskatzen dute trapuzko hartzek

eskaparateetako sasietan harrapatuta.

 

Bihar belaontzi batek naufragatuko du giza galeren

galerian, baina guri zer.

 

Ahoko lurruna eta bizarrean itsatsi jelazko lanpernak

kale hauetan oinez ibiltze hutsa

zoriontsu izatearen pareko dela

gogorarazi nahian.

 

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus