ZUBIA
Hatz oskolekin bezala
ukitu nahi lituzke
bi ibaiertzak, baina.
Zubia ez da
bat-bateko susto esekiaren
jestu harriz irudikatua baino.
© Harkaitz Cano