Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ORRATZ ALDAKETA

 

Abandonatu zintuen azken neskak ahazturik

utzi zituen tiranteak

tinkatu zenituen besoan.

Bi trenbide ezbehar gertatu berri ziren

abiadura gehiegiagatik

eta zu piko bat sartzera zindoan telebistako albiste

bagoi deskarrilatu

eta kazetari intziri-eragileen aurrean.

Iturri ofizialek giza akatsa eta orratz aldaketa okerra

jotzen zituzten hondamendiaren sorle.

 

Nik asko zekiat giza akatsez, pentsatu zenuen.

Nik asko zekiat orratz aldaketez, asko

pentsatu zenuen.

 

Kontuz ibili beharra dago

gaitz txarren bat harrapatuko ez baduzu.

 

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus