Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

EZ GINATEKE HONDORATUKO
APARRAITZEZKOAK BAGINA

 

Bi ertzak gorrotatzen dituen zubian

harrapatuta dagoenari

«ez etsi» esatea alferrik da, ordea.

Edo lo egiten duzun oheharriari

piano zaharra bailitzan

izaren mozorroa kentzea.

 

Ohartuko zara: hainbeste gauren ondotik oraindik

zure ametsen higadurak ez du hilobiko

izkribua ezabatzerik izan.

 

Insomnioarekin buruz buruko borroketan

burkotzat duzun errekarriari, gaueko korronteak

arrain baten biribildura zizelkatu dio, gehienez.

 

Beha gerora ere bidea zerk oztopatzen duen:

 

harrizko arrainaz baino

kamustu ahal izanen ez dituzun amuen galderak

zubiak arbuiatzen dituen

 

ertz bietan.

 

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus