Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GORPU LAPURRAK

 

Ez ginateke hondoratuko

aparraitzezkoak bagina, Donald Siegel.

Egunero hortzak garbitu ondoren

ematen dugun muxuari

hamaikagarrenean hartuko ez bagenio

gorpua lapurtu diotenaren zaporea.

 

Maite dugunaren irribarrea hilzorikoen sehaska

ez balitz.

 

Ez da gure errua.

Guk beti maite dugu pertsona bera

gorputz ezberdinetan izan arren.

Baina maite dugun jendea aldatu egiten da.

 

Baina hondoratuko ez bagina, Donald

eroriko ez bagina

ez genituzke hondoan daudenak ezagutuko.

 

Ez genuke elkar ezagutuko, Donald

aparraitzezkoak bagina.

 

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus