Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

ANTENA

 

Astiro errepide galdu hartan, autoan antenarantz,

muinoan txilar haragigabetua eta

zementu-bloke bat non gorputzak bermatu.

 

Haren lepoak atxiki ditzake zure musu gris guztiak

nola hareazko zeru horrek hodeiak oro,

argirik gabe, izenik gabe.

 

Miazkatu, laztandu, dena da urrun.

Negua, 16:00ak, zure burua haren sorbaldan,

uste onik gabe, barrerik gabe.

 

Beti geratzen zaio erlus lehorra begietan,

narrasti tristeen ezkatena lakoa,

otso larrutuak isuri bako malkoa.

 

Otoi dagizu eman diezazun musu hatz-puntetan,

nahikoa da pa bat atzamarretan, funtsezko ikurra

agur esateko une zehatz horretan.

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus