Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

ESKUA

 

zure eskua

eguzki txiki bat nire eskuan

amildegiaren ertzean

lasai hemen naukazu dio

metro erdi honen beste aldean

ez dut nahi izango zuk nahi ez duzunik

nahi izango dut zuk nahi baduzu

kirikino bat daukat hotzikaraz sabelean

zure eskuak goratzen nau errauts artetik

zeru-muga berria

ogi-mamia

bakardadearen zubia

zure eskua

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus