Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

DEFINIZIOA

 

Emakume kaierduna naiz,

badakizu nor:

hondartza gurmatsuan zure inizialak

idatzi nahi lituzkeena;

edo hobeto, telefono-zenbaki bat

zure autoaren kristalean.

Baina hau ez da film frantsesa,

ezta kolonia-irargarki bat ere.

 

Ez naiz Wendy.

Batzuetan hegan egin arren

eta peterpanekin jolastea atsegin.

Tipula xehatzeko orduan ere,

badakit leihotik begiratzen.

 

Emakume kapeladuna naiz,

badakizu nor:

deskribagaitz hori,

Chagallen pinturetan nahi duena bizi;

edo bestela, Silvioren abestietan hil.

Baina hau ez da opera bat,

ezta nobela aparteko baten atala ere.

 

Amodio koldarretatik ihesi nabil

lapurtutako moto batean.

Bateria jotzen dut ilunpean.

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus