Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

L'ART DE VIVRE

 

Hamabietako kanpaiek abisatu didate, hara hor ba,

ahaztu egin zaidala zugana igotzea. Lastima.

Estimatua zenuen beti maiatzeko lehen domeka.

 

Seinale ona da seguru, urteak joanda,

kontuan izanik ia nire argazkia sartu nizula hilkutxan.

Nola edo hala zurekin irautea zen kontua.

 

Eman ditut zure arropak, eau de rochas aztarnetan

zu igartzeagatik luzaroan erabili eta gero.

Urteotan izan naiz zaharrago, tristeago, gizenago.

 

Obariotik obariora iragan zenidan marka:

erruaren igitaia, hosto latz eta samurren paisaiak,

ondare iragangaitza, monologue intérieur.

 

Zer diotso orain eguzkiak sukaldean isiltasunaz

idazten ari den andre honi, munduaren nekagarri?

Nahi dudanetik ezer ez dut, momentu hau salbu.

 

Zure ilobak surfean dihardu Karraspion,

ile luzea darabil, baxua jotzen, ez du ezer kontatzen.

Neguko haizeak badakizki sobera etxeko gauzak.

 

Jar dezadan begi akituon lausoa irla osteko lerroan,

urezko haranetan kitatuz hartzekoak eta zorrak.

Zer da, ba, heriotza, distantzia hau ez bada?

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus