Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

UMEZURTZA

 

Zure alabak klera txupatzen du.

Zure alabak zomorroei irakurtzen die.

Zure alabak hormaren kontra igurzten du aurpegia,

umetan beldur zenean zure jertse samurrean lez.

Harearen zuloak josten ditu gauean,

hotzaren garroak lisatzen.

Egunez bere enborrari tiraka ibili dabil,

itsu, mozkorraren muxuaren antzera.

Zure alaba lixa-paperez arazten da.

Zure alaba, porlan eta lainozko trukutza.

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus