Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

HOTZAREN ORDUA

 

Goizeko lauretan antzigarrak tu egin dit begietan.

Ezpainak almohadan ur-negar beltza.

 

Galtzerdiak ipini dizkiot. Oinak bero ditu oraindik.

Irribarre egin didala begitandu zait.

 

Hileta-etxekoek txirrina jo dute zortzietan.

Ez dut berriz gorputz hau ukituko.

 

Emazkidazue bendak eta karea, ukenduak eta terrakota.

Estali gorpua gatzez.

Erraiak erauzi behar dizkiogu lehenik.

Egin diezaiogun, hortaz, zulo bat saihetsean.

Ekarri ontzi bat non odola isuri.

 

Larrosaren eta galburuaren andrea dugu hau.

Presta dezagun merezi duen bezala.

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus