Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

BISITA

 

Izan gabe ere hemen zen,

gosearen zelaian. Baina etorri zen.

 

Arratsalde xaloa hondartzan:

konpotazko hodeiak haitzen parean.

 

Irribarre zuk jendeari ur ertzean,

gaixo terminalaren fedeaz.

 

Ilundian afaria baratzean. Lagunak.

Kalak mozten zenbiltzan, mahairako.

 

Hurbildu egin zitzaizun

eta isilka esan: «Hara, gure loreak».

 

Masailean musu bat eman zizun, alai.

Eskuan zenituen artaziei so geratu zinen zu.

 

Halakoxea da bera, alaia.

Halaxe onartzen duzu, ermitauaren burujabetzaz.

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus