Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

MAMUAREN ESKEA

 

Hau maitasun hau, haize-larrosarekin dantzatzen den maitasun hau, datarik gabeko maitasun, itzalez bilbaturiko maitasun, maitasun hain traketsa, maitasun kontrabandokoa, gurpil gaineko, etxerik gabeko, mahaian prest jarritako, ordua jarritako hau maitasun hau.

        Hau maitasun hau, maitasun hau maitatze hau, lerda-maitasun hau, sorgin-maitasun hau, puta-maitasun hau, alfonbra lako maitasuna, itsulapikoa eta isuna, maitasun beldurgarria, maitasun gozagarria, etorri datorren maitasun, joan badoan hau maitasun hau.

        Hau maitasun hau, beste alde honetatik maitatu behar hau, letrazko maitasun, bitsezko maitasun, saretik zelataturiko maitasun, funanbulista mendiko botak jantzita, eskalatzailea tulezko arnesa jarrita, maitasun kausa bakoa, maitasun ondorio bakoa.

        Hau maitasun hau... Barkatu, arren, hau maitasun mamu hau.

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus