Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

GAUA ETA GATZA

 

Egunen batean esnatuko banintz

(kasualitate hutsez)

zure besoen artean,

ez presarik izan, ez begirik ireki.

 

Emadazu pa masailean,

ez dira-eta urrun izango

huntzorria, lore apartsuak.

Emadazu musu eskuekin, itsuka.

 

Garbitzaileen kamioiak eramango du,

benetako zaborrekin nahastuta,

gure gauaren zelofana.

 

Gatza emango dizut nik gosari, urre zuria.

Gure bihotz pisuek flota dezaten, arindurik,

ezinaren ur erabilian.

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus