Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

INURRIA (2)

 

Nire bertuteak aldizka haren berri izatearen truke:

dei bat, irudi lauso bat ispiluan,

edozer telekinesiaz mugitzen.

 

Larunbatero joaten naiz kanposantura.

«Egun on», esaten diot, «neu naiz, inurria».

 

Lixaz karrakatzen dut euriak erdituriko liken horizta.

Etzan, eta marmolezko izenak musukatzen.

 

Altzifreek gorantz hurrupatzen naute;

harriek beherantz xurgatzen.

 

Odolezko hariak daude belarretan.

Hilobiaren alde banatan,

Ilargia eta Eguzkia neuri begira.

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus