Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

HATZETAN GERATZEN DENA

 

Autoa. Bostak eta hogei. Eguzki-galdatan. Hatz bat miazkatu dizu. Begiak itxi eta ireki egin dituzu. Ireki eta itxi egin duzu ahoa. Arrain normalek bezala. Koloretako arraina zu, bilo zuria aluan. Busa. Seiak laurden gutxi. Aire egokitua. Hatza zeure listuz birpasatzen duzu. Haren keinu zalua metabolizatu nahirik. Organiko egin nahirik haren lika galdua. Arrain kutsatuek bezala. Arrain sorgorra zu, fuela maskurian. Ekaina, arraina.

 

 

 

© Miren Agur Meabe

 


www.susa-literatura.eus