Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
XIII
Zarrantzako penak 1
(Lapurdikoa)
Hainitzen ahotikan bai diat aditu,
Denborak lehendanik direla ematu,
Mainak aurthen gurekin izatu baitire,
Mintzatu beharko ziteian bertzela ere.
Noiz ere baitzituen hamasei otsailak,
Eman izan gintuan hiritikan belak.
Ilhabete hunek gintuan fagoratu,
Ordainez martxoak xoil kruelki tratatu.
Martxoak hirurean hasi alta urtzen,
Itsasoa zuan haizez osoki armatzen,
Ez huan ordutikan hilaren finaraino,
Izatu pausurik guretzat egundaino.
Zenbat belatxo hartze, zenbat trebes jartze,
Papaioa2 nausi eta gabiatik galtze,
Hamahiruraino gintian frogatu,
Momentu tristerikan han artean pasatu.
Hamalaurean huen haizea hain handi,
Halaber itsasoa hanbat izigarri,
Non baikinduan jarri biharamun artian,
Su eta khepean hekin burua etsian.
San Josephen bezpera hire egun tristea,
Orduko itsasoaren gauzaren dorphea,
Espantitzeko zuen nola gure untzia
Etzen erdiratu egun hartan guzia.
Lema bastoina zuan egun hartan hautsi,
Bai eta papaioa ezin hartuz utzi,
Bai gehiago dena lemako burdina,
Hautsia aurkhitu, han zuan bada mina.
Hirur palenkuz3 gindian lema trunkatu,
Eta sahetsetarik palenkinez hartu,
Lema bastoina ere fite zuan moldatu
Eta delienki bere tokian sarthu.
Bertze egunez deus ere erranagatik,
Ezkintuan batere hobeki horgatik,
Gure egun guzietako penen errateko,
Aithortzen diat ni sobra naizela flako.
Ez zituan ez xoilki haize itsasoak,
Gure hituan etsai egun orozkoak,
Bertze etsai berri bat zuan hekin juntatu,
Tronpan bietako ura belan agertu.
Ordu hartan nituen bertzeak ahantzi,
Kontsulta egiterat goiti iganarazi,
Ur hura nondikan heldu othe zen jakiteko,
Eta gero zenbait entsaiu egiteko.
Hainitz luzatu gabe bazuan berria,
Brankaren azpitikan zela ithurria,
Halaber orain bazela aborreko aldean,
Istripak utzia beso bat hartzean.
Ordu hartan ziteian bai deliberatu,
Purrina ematerat laster entsaiatu,
Brankaren ezpartza nola ur handian baitzen,
Alferrik zituan hartako pulunpatzen.
Oh! Bada zuk dakizu, Jauna, oh handia,
Ordu hartako gure bihotzen berria,
Fagoratu gintuzun, Jauna, zure graziez,
Eskerrak merezi dituzu bethi ordainez.
Aphirilak zituen justu hemeretzi,
Noiz ere baikinduen zundaz ardietsi,
Bazko egun handian ginduen atheratu,
Biaramunean Plazentzan barnan sarthu.
Fofertsa4 behar diat hemen bai aiphatu,
Zenbat untzi gaxo hura zen tormentatu.
Jakin ezak Zarrantza dela haren izena
Jaungoikoak bethi demola fortuna ona.
[1] Eskuizkribuak manque, dio, baina BZ, II, denez hemendik hartu dugu, 102-105.
Bertsomoldea: A13A13B13B13.
Nôtre Dame de Sarrance 250/300 tonadun eta 50/55 gizoneko itsasontzia, 1672an Donibane Lohizunetik partitua Norvegia alderantz Thomas de Casabielle kapitainaren manupean; eta 1688an Samson de Haristeguy komandantearen zuzendaritzapean Groenlandia aldera. Kontuan harturik 1691n Haristeguy La Fortune itsasontzi kortsariko buru zela, pentsa daiteke 1688-1690 inguruan sortu zitzaizkiola Zarrantzari arazoak Ternuan eta urte horietakoa dela poema. (Ik. A. Lassus, «Capitaines de navires et de corsaires de Saint-Jean-de-Luz», Saint-Jean-de Luz. Ekaina, 1994, 476. or.).
[2] Papoia: trinketeko mastaren tanbuletei iltzaturiko polea. (Migel Laburu, Itsas dokumentu zaharretan erabilitako hitzak jasotzen dituen hiztegi laburra. Gipuzkoako Foru Aldundia, 1992).
[3] Palanca gaztelerazkotik: burdinazko barra.
[4] Il faut faire ça frantsesezkotik: gertaera.