Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
V
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan 1
(Lapurdikoa)
Donibanen aphez batek kopla hauk eman ditu,
Eskal Herrian kantatzen behar dire aditu.
Frantziako Erregeren dire laudoriotan,
Frantsesaren ohoretan Espainolen laidotan.
Vive vitor2 Frantziako gure Errege noblea,
Jainkoak onets duela haren maieztatea,
Merezi duen bezala lauda-ezagun ohorez,
Espainolek atsekabe har dezaten amorez.
Bethi bizi behar luke gure Errege zaldunak,
Haren zerbitzari leial gare gu Eskaldunak,
Maita dezagun guziek, zerbitza armadetan,
Espainol etsai guziak hil artean gerletan.
Giristino errana da haren maieztatea,
Elizaren seme primu haren kualitatea,
Dignitatez handia da Erregeren presuna,
Espainolek ongi gosta haren handitasuna.
Aphez ornamentuz bestiz Errege da sakratu,
Abade da, Kalonje da, Diakre ordenatu,
Kalixdik edan zuen odol konsakratua,
Espainola ohora zak gure Errege haltua.
Aingeru bat Frantziarat zerutik zen ethorri,
Olio sainduz betherik anpoila bat ekharri,
Frantziako erregeak hartaz sakratzen dire,
Espainolak dohain hartan ohoratzen ez dire.
Gure Erregek sendatzen tu min batzuk seinaturik,
Bezta buru handietan eskuan ukhiturik,
Frantziako erregeek grazia hau badute,
Espainolek ohore hau zeruetan ez dute.
Gure Erregek du izena Jaungoikoak emana,
Erreginak etsiturik mirakuiluz izana,
Elizaren fagoretan higanoten galtzeko,
Espainol superbioak humil errendatzeko.
Luis handia deitzen da gure Errege Frantzian
Hain handi den erregerik ez da mundu guzian,
Enperadore guzien gainetik handiena,
Espainolen despendioz bethi handitzen dena.
Munduko gerlarietan ez da Holandesarik,
Erromano famosetan ez da hunen parerik,
Frantzian ohore dute Errege hau baitute,
Espainolek on lukete holako bat balute.
Frantzian frantsesek sarri behar dugu ohore,
Xarlemañe zen bezala Luis enperadore,
Burbongoek hartu behar Austriako etxea,
Espainiako errege Frantziako printzea.
Mundu guzia da jelos hunen handitasunaz,
Hunen puxantziaz eta hunen nausitasunaz,
Hunen kontra inbidiaz etsaiak liga egin,
Espainolak egin liga gure Erregek desegin.
Jainkoaren desgogora eta bidegabetan,
Higanoten fagoretan, kristau onen kaltetan,
Frantzia eta errege biak nahiz desegin,
Espainolek liga dute higanotekin egin.
Liga horren egilea akhelarren izatu,
Akhelarren hasi liga akhelarren osatu,
Akhelarreko akherra liga hortan agrada,
Espainian alkhardia deituan egina da.
Ifernuko satan beltzak traza hau du aurkhitu,
Kristauak higanotekin ligan ezkondu ditu.
Akhelarreko tenpluan akherra zen apheza.
Espainolen liga beltzak han entzun zuen meza.
Satanen liga hortarik Antekrist da jautsiko,
Mundu hau heldu galtzerat azken judizioko,
Luzifer ifernutikan ethorriko mundurat,
Espainol sainduen bilha gidatzeko zerurat.
Liga hori zein gaizto den obretarik da igerri,
Mundua eman duk Satan odoletan igeri,
Frantziako higanotak heresian gogortu,
Espainolen liga hortaz obra gaiztoak sorthu.
Angelesak khasaturik ber-Errege debota,
Erregetzat hartu dute printze bat higanota,
Gure erregek aise zuken khoroa mantenatu,
Espainolen liga horrek ez balu debekatu.
Liga horren egilea jaunak madarikatu,
Frantzia eta Errege ditu benedikatu,
Ligari gerla emanez behar sari handia,
Frantziako erregeen Espainia India.
Erregek gerletan baitu bortzehun mila gizon,
Leihorrez itsasoz eta hirietan garnizon,
Fronter eta marinetan armetan milizia.
Espainolek pagatuko dispendio guzia.
Frantsesak gerletan dire munduaren garaiak
Errabiatuak dire hekien kontra etsaiak,
Frantsesaren haragitik jan nahiz dire gose,
Espainolen odoletik frantsesak ongi ase.
Frantziako errege da itsasoko errege,
Angelesei, holandesi ihesi egiten lege,
Frantziako armada da guzien garai gerlan,
Holandesak, angelesak ihesi dohaz belan.
Angeleterra hil hurren, agonian Holanda,
Allemania khorrokan, Saboia kandelan da,
Frantziako higanotak azkeneko flakezan,
Espainolek gehienik min handia kabezan.
Etsaien kontra Errege da kausitzen pilotari,
Etsaiak erreferari3 gure Errege butari4,
Pilotan, tiroak butan, handia du indarra,
Espainolak phara beza, badu segur beharra.
Armadetan5 bezta handi etsaiak dantzan ari,
Frantziako errege da guzien soinulari,
Bonbaz jotzen danburina, phezaz berriz xirula,
Espainolak egiten dik arinki kabriola.
Frantsesarekin hauzitan ari dire etsaiak,
Hauzi hura jujatuko armadetan garaiak,
Frantziaren fagoretan izanen da arrasta,
Espainol bizkar zabalak jasan dezala basta.
Frantsesekin espainolak egun eta sekulan
Ezin ungi akordatuz izanen du bethi lan,
Zeruan ere zer moldez bakea bien artean,
Espainolak ez nahiko frantsesaren aldean.
Frantsesari espainola ezin dakio hurbil,
Etsai sorthu, etsai bizi, etsai mortal behar hil,
Leheneko aingeruek gira gerla zeruan,
Espainola han ariko frantsesekin guduan.
Biktorios da gerletan Frantziako Errege,
Etsaiak bentzutu ditu guziak egin donge,
Frantziako erresuma altxatu da goitira,
Espainia ekharriko Frantziaren azpira.
Gerla noizbait baratuko, etsaiak baketuko,
Frantses biktoriosekin dira adiskidatuko,
Xanteka eta topeka han eginen banketa,
Espainolek pagatuko frantses jaunen eskota.
Hogoi eta hamar mila frantses bazkalondoan zen,
Hirur hogoi mil tuztela espainolak bantatzen,
Bakhotxa da bietan mil, mirakuilu berria!
Espainol biziei hartu frantses hilek hiria.
[1] Eskuizkribuak manque dio, baina BZ, 133-138 orrialdeetan argitaraturik dagoenez hemendik hartu dugu. Michel, 421. Biarritz..., T. II, 167. Bertsomoldea: A15A15B15B15.
Luis XIV (Saint-Germain-en Laye, 1638 Versailles, 1715). 1660an Maria Teresa, Espainiako infantarekin ezkondu zen Donibane Lohizuneko elizan. 1685ean Nantes-eko aginduaren deuseztearen eraginez hugonote guztiak desterratu zituen eta beraiekin Frantziako aberastasunek ere ihes egin zuten neurri handi batean.
[2] Gora garaile, latinez.
[3] Pilota jokoan sakea botatzen duenari erantzuten diona.
[4] Botaria, pilota jokoan sakegilea.
[5] Eskuizkribu orijinaletan poema honen hiru bertso askatu dira beste kanta bat osatuko bailuten, eta honako aldaerak dituztenak: 1 (25-1). Harmadetan besta handi, etsaia dantzan hari / ...ororen zaindari / ...joiten tanburina, berriz pezaz xirula /. II (31) Hogoita hamar mila frantses Barzelonan ziren / Hiruhogoi mila hil tuiela espainola bantatzen / Bakotxa bietan da hil, mirakulu berria! / Espainol biziez hartu frantses hilek hiria. / III (27-4) Hantxe dira biktoriak, hantxe da alegrantzia! / Espainola frantsesaren beldurrez harritua, / Zeruan ere nola egin hekiekin batean? / Espainolak ez nahiko frantsesaren aldean. Jean Haritxelharrek osatu kantu zerrendan 106.a bezala ageri da.