Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
XCIII
Txori erresinula üdan da kantari 1
(Zuberoakoa)
Txori erresinula üdan da kantari,
Zeren ordian beitü kanpuan janhari,
Negian ezta ageri, balinban ezta eri,
Üdan jin baledi kuntsola neite ni.
Txori erresinula ororen gehien,
Bestek beno hobeki hark beitu kantatzen,
Harek dü ingaiatzen, mündiaren trunpatzen,
Bera eztüt ikhusten, bai botza entzüten2.
Amak ützi nündian bedats azkenian,
Geroztik nabilazü hegalez airian,
Gaik ürthüki nündizün sasiño baten pian,
Han züzün xedera, oi ene malürra.
Bortiak xuri dira elhür direnian,
Bai eta sasiak ülhün osto direnian,
Ala ni malerusa! han zeren sarthü nintzan,
Juan banintz aitzina eskapatzen nintzan.
Botz haren entzün nahiz herratürik nago,
Ni hari huilant eta hura hürrünago,
Jarraiki neinkerio bizia gal artio,
Aspaldi handian desir hori nian.
Txoria, zaude ixilik, ez egin nigarrik,
Zer profeitü düzü hola aflijitürik,
Nik eramanen zütüt xedera laxatürik,
Ohiko3 bortütik ororen gainetik.
[1] ODS / AB, f.15.
Ariel, dio eskuizkribuak, Variante, qui n'est pas très-heureuse. Les couplets sont mêlés. Alegia, aldaera kaxkarra eta bertsoak nahasiak. Ariel-ek 1845eko martxoaren 2an dakarrena beste hau da:
Txori erresinula / Udan da khantari;
Zeren ordian beitu / Kanpuan janhari;
Negian ezt'ageri, / Balinban ezta eri;
Udan jin baledi / Kusola nainte ni.
Txori erresinula / Ororen gehien;
Bestek beno hobeki / Hark beitu kantatzen:
Harek du inganatzen, / Mundia bai trunpatzen;
Ber'eztut ikhusten, / Bai botza entzuten.
Botz aren entzun nahiz / Erraturik nago,
Ni ari uilant, eta / Ura urrunago:
Jarraiki ninkirio / Bizia gal artino;
Aspaldi andian / Desir hori nian.
Txoria zoinen eijer / Khantuz oihenian:
Nihaurek entzun dizut / Igaran gaian.
Eia guacen maitia, / Bi-biak ikhustera
Enzuten baduzu / Xarmaturen zutu.
Amak utzi nindizun / Bedats azkenian,
Gerosti nabilazu / Hegalez airian,
Gaiak aurthiki nindizun / Sasiño batetara;
Han zuzun txedera, / Oi ene malhurra!
Bortiak xuri dira / Elhur dienian,
Sasiak ere ulhun / Osto dienian:
Ala ni malerusa, / Zeren han sarthu nintzan!
Juan banintz aitzina, / Eskapatzen nintzan.
Txoria zaud'ixilik / Ez egin nigarrik;
Zer profeitu dukezu / Hol'aflijiturik?
Nik eramanen zutu / Txedera laxaturik
Ohiko bortutik, / Ororen gainetik.
Chaho, Voyage ... 141. J.D.J. Salaberri, 17. Michel, 288-290, hemen 3. bertsoa eta 5. bertsoa dira Chahoren 5.a eta 3.a. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.
[2] Azken bi bertsolerro hauen ordez beste batzuk gainmarratuak ageri dira:
Jarraiki neikerio bizia gal artio,
Denbora da juaiten ez hura agertzen.
[3] Orhi.