Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Chants Basques
ROMANCES - MELODIES
Chants de Guerre - Chansons de Table
Récitatifs, Danses, Mélopées, &, &.
BAYONNE, chez LESPES, Lithographe
Editeur des Chants Basques.
Rue Pont-Mayou, N.9 7.
Euskaldunak ditugu, egun, bat-bateko poesigintza populuarena den Europako nazio bakarra. Berezitasun honek garai honetako beste nehongo naziok ez dauzkan pribilegio historikoetan du funtsa: ez konkistak ez joputasunak ez die odola herri arrotzekin nahasi; beren mintzaira sortu zen lehen mendeetan bezain garbi eta aldatu gabea dute gorde; lanerako eta aisiarako tresnen sortzeak ez die ekarri antzinako azturen katea eten zezakeen neholako hondamenik: oraino nazio berria bada ere antzinatasun handia ukanik, Euskaldunek naturatik hullan iraun dute, eta abantaila honi zor diote halako atrebentzia bat asmatzeetan eta eginkizunetan, bat-bateko poesigintzarako dohainean nabarmenki ageri dena.
Populuaren poesiaz besterik ez dugu hitz eginen hemen. Literaturaren oldarra ez da gertatzen multzo sozial handietan baino, aberastasunaren eta astiaren altzoan. Gerlak atertu gabe erailik, bizi diren lurraren nolakoak pobreturik eta eskualde murritz eta helezin baten mugetan hertsirik, Euskaldunek ez dituzte zientziak eta arteak landu ahal izan beren mendietan. Ukan dute beti, halarik ere, klase letradun bat; eta hogeita hamar mendetik honat milioi bat biztanle baino haboro inoiz eduki ez duen herri batez ari garelarik, hainbateko kopurua eman dute espiritu landuetan. Iriarte eta Alonso de Ercilla izenak bakarrik aski dira Parnaso kantabresaren loriarako.
Baina non kausituko ditugu, Euskaldunetan ez bada, bat-bateko bertso grazios eta zorrotzak «tono-à-tono» harrigarrizko erraztasunaz sortzeko nahikoa barnealdia luketen artzain, laborari, eskolatu gabeko esku-langileak? Eta gutarik nork ez ditu miretsi noiz edo noiz lehia poetiko hauek, koblakariak, godaleta eskuan, ardura gau osoan, etorri agorrezinean ari direla elkarri gogo-borrokan? Euskal inprobisazioek poesia espekulatibo orok duen berezko ezaugarri historikoa dute; horregatik maite dituzte gehienik Menditarrek, kantuz osatu Kazeta bat daukate horrela. Xalotasun naif berberaz dira kantatuak drama politikoak eta bizi intimokoak, maila arrunteko gertatuak, pilota partida, amodiozko altekeria, galdu edo garaituriko bataila. Gertatuak jin arau, egungo berriak ahantzarazi egiten du bezperakoa; eta Musa nazionalaren ekoizpenak, oroimen pribilegiatuen gogoan aldi batez egon ondoren, galdu egiten dira betikoz belaunaldi guti batzuen buruan. Gure kantu nazionalen eta gure antzinako ahaireen naufragio handi hau eragozteko deliberatu gara argitalpen honen ateratzera, zernahiko zailtasunak ukan arren. Aspaldi zaharrean bildu eta artoski garbitu testuok tonu notatuak edukiko dituzte ondoan, beren sotiltasun agurgarriak eskatzen duen bezain zehatz. Piano eta gitarrako lagungarriak ahal eta omeneko konpositoreek eginak dira. Uste dugu txalo patriotiko batean hartuko dutela gure asmo hau Erresuma bietako euskal probintziek. Haizu gara gure bilduma atzerritarrei ere eskaintzera, eredugarri bezala eta Europako biztanleria zaharrenetariko baten jitetasun poetiko eta musikalaren taupada duen monumentu gisa.
Agosti Chaho
Trilby
Baiona, 1844-IX-11