Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
III
Altabizkarrako kantua 1
(Lapurdikoa)
Oihu bat aditua izan da
Eskualdunen mendien artetik,
Eta etxeko jaunak, bere athearen aintzinean xutik,
Ideki tu beharriak, eta erran du: Nor da hor? Zer nahi dautet?
Eta xakurra, bere nausiaren oinetan lo zaguena,
Altxatu da, eta karrasiz Altabizkarren inguruak bethe ditu.
Ibañetaren lepoan harrabots bat agertzen da,
Hurbiltzen da, arrokak ezker eta eskuin jotzen dituelarik;
Hori da urruntik heldu den armada baten burruma.
Mendien kapetetarik guriek errepuesta eman diote;
Berek tuten zeinua adiarazi dute,
Eta etxeko jaunak bere dardak zorrozten tu.
Heldu dira! heldu dira! zer lantzazko sasia!
Nola zernahi kolorezko banderak heien erdian agertzen diren!
Zer ximiztak atheratzen diren heien armetarik!
Zenbat dira? Haurra, kondatzak ongi.
Bat, biga, hirur, laur, bortz, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar, hameka, hamabi,
Hamahirur, hamalaur, hamabortz, hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hemeretzi, hogoi.
Hogoi eta milaka oraino.
Heien kondatzea denboraren galtzea liteke.
Hurbil ditzagun gure beso zailak, errotik athera ditzagun arroka horiek,
Botha ditzagun mendiaren patarra behera
Heien buruen gaineraino;
Leher ditzagun, herioaz jo ditzagun.
Zer nahi zuten gure mendietarik Norteko gizon horiek?
Zertako jin dira gure bakearen nahastera?
Jaungoikoak mendiak in dituenean nahi izan du hek gizonek ez pasatzea.
Bainan arrokak biribilkolika erortzen dira, tropak lehertzen dituzte.
Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude.
Oh, zenbat hezur karraskatuak! Zer odolezko itsasoa!
Eskapa! Eskapa! indar eta zaldi dituzuenak.
Eskapa hadi, Karlomano errege, hire luma beltzekin eta hire kapa gorriarekin;
Hire iloba maitea, Errolan zangarra, hantxet hila dago;
Bere zangartasuna beretako ez du izan.
Eta orai, Eskualdunak, utz ditzagun arroka horiek;
Jauts giten fite, igor ditzagun gure dardak eskapatzen direnen kontra,
Badoazi! Badoazi! non da bada lantzazko sasi hura?
Non dira heien erdian ageri ziren zernahi kolorezko bandera hek?
Ez da gehiago ximiztarik ateratzen heien arma odolez bethetarik.
Zenbat dira? Haurra kondatzak ongi,
Hogoi, hemeretzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei, hamabortz, hamalaur, hamahirur,
Hamabi, hameka, hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bortz, laur, hirur, biga, bat.
Bat! Ez da bihirik agertzen gehiago.
Akhabo da. Etxeko jauna joaiten ahal zira zure xakurrarekin,
Zure emaztearen eta zure haurren besarkatzera,
Zure darden garbitzera eta altxatzera zure tutekin,
Eta gero heien gainean etzatera eta lo itera.
Gabaz, arranoak joanen dira haragi puska lehertu horien jatera,
Eta hezur horiek oro xurituko dira eternitatean.
[1] Garay de Monglavek lehenik frantsesez asmatu kanta eta gero Louis Duhaldek itzulia. Lehen edizioa: Journal de L'Institut Historique, Paris, 1835, 1. zenb., 174-179.
Bigarren edizioa: Michel, 236-238
A. Chahok bertso hauen itzulpena ematen du Chant Navarrais titulupean (A. Chaho, Histoire, 257-58).