Gidariaren okerra
Gidariaren okerra
2015, nobela
128 orrialde
978-84-92468-78-2
azala: Unai Iturriaga
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
 
Gidariaren okerra
Gotzon Barandiaran, 2015

Bahiketa baten istorioa da hau, burua galtzeko zorian dagoen taxista batek antolatua, konplize dituela bere iloba lehenik eta diru premiaz dabilen argazkilari bat gero. Bilbora datorren ikerlaria atzeman, balio bereziko informazio medikoa erauzi eta akabo.

      Kasu arraro guztietan bezala, ordea, korapilatu egiten dira interes desberdinak, plan zehatza, gertakari aldrebesak, oroitzapen zalantzazkoak, lortzeko zailak diren helburuak eta ametsak. Gotzon Barandiaranen bigarren eleberria den honetan beti dago aitzakiaren bat egia osoa ez esateko.

bideoak:
Sautrela (2016-01-23)
Don Inorrez (2015-11-19)
Don Inorrez (2015-11-19)
kritikak:
Egiaren korapiloan, Iraitz Urkulo, Berria, 2016-02-07
«Misterioz eta erantzunik gabeko galderez jositako obra honetan, Barandiaranek irakurleon esku utzi du egiaz zer gertatu ote zen erabakitzeko ardura».
Bahiketa absurdoa, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2016-03-05
«Munduan boteretsuak (haiek) eta menpean daudenak (gu) daude; eta menpekoek boteretsuen kontra aritzeko duten bide bakarra literaturaren bidez baizik gauzatzerik ez duten mendekuak dira».
Enpatiarik ez, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2016-11-12
«Bitorren ekintzek esanahi politikorik ote duten ez dago argi. Beren apatia tarteko, zaila da nobelako pertsonaienganako enpatiarik sentitzea. Edo, akaso, horretan dago gakoa: gizarteak sortutako subjektu apatikoari apatiarekin besterik ezin zaiola erantzun».