Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ON DENOTING

 

Eiderrek liburua irekitzen du eta banan-banan hasten da marrazkiei izenak ipintzen. Amak lagundu egiten dio. Txoria; bai txoria. Trena, trena. Zuhaitza, zuhaitza. Gizona, gizona. Mot... Motorra, motorra da, brum-brum egiten du. Hau? Semaforoa, bere koloreak dira... berdea, horia, gorria. Oso ondo. Kotxea, kotxea. Hau? Zera esateko puntuan egon da: Zipaioa, bere herriaren kontra egiten duen polizia prokolonialista. Berak sartu zuen osaba Felipe kartzelan. Baina azkenean, ez daki ongi zergatik: «Ertzaina, Eider, ertzaina da hori».

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus