Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LEOPOLDO MARIA PANERO ETA POESIA

 

Leopoldo Maria Panerok bi eskumuturrak moztu zituen manikomioko tailerreko zerra elektrikoarekin. Moztu eta patiora bota zituen. Leiho ondoan odolusten ari zen bitartean, eroak, eroak zaintzen dituzten ero bikoitzak, kazetariak, estatuko presidentea, kultur ministroa, alkatea, kultur zinegotzia, kritiko literarioak, poeta gazteak, eta abar, hasi ginen agertzen patioa inguratzen zuten leihoetan. Hantxe denak esku horiei begira. Eta eskuak mugitu egin ziren, erantzun egin zuten. Hatzak eskuaren baitara bildu ziren, hatz guztiak, esku bakoitzeko hatz luzeak izan ezik.

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus