Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

TXORIAK

 

Antony & The Johnsons-en Bird Gurhl eta

J.A. Artzeren Txoria txoriren bariazioa

 

Txori neskatila bat naiz

Hegoak ebaki zizkidaten behin

Baina eskuetan daukat

Orain ene bihotza

 

Txori neskatila bat naiz

Ene hegoen bila ibili naiz denbora batez

Baina ez ditut kausitu

Ez naiz gehiago txori izango

Orain txori neskatila bat naiz

 

Eta txori neskatilak zerura joaten dira

Eta txori neskatilek hegan egiten dute

Alde egiten dute hegorik gabe

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus